miércoles, 20 de octubre de 2010

Portfolio praktika!

Prácticas del portafolio electrónico en el ámbito universitario del Estado Español
Sarrerari dagokionez, Red Tematica e-portafolio delakoaren helburua mapa baten osaketa zen portafolio elektronikoaren praktiken inguruan hitz egiten du zehazki. Azterketa hau estatu espainolean egindakoa da. Honi esker, portafolio elektronikoaren bilakaera positiboa aztertu ahal dezakegu gauza askoren artean, baita, honek izandako esperientziak ere.
Portafolioa batik bat, lanen zein beste gauza batzuen aurkezpenak modu ordenatu zein txukun batean egiteko balio duen tresna da.
Portafolio elektronikoaren inguruko datu bilketa errazteko, galdetegi bat prestatu izan da. Bertan, Red E-portfolioaren inguruko informazioa, aplikazio testuinguruari buruzko informazioa, teknologia ezaugarrie buruzko galderak, etb aurki ditzakegu.
Lehen esan bezala, artikulu honek zehazki adierazten diguna portafolio elektronikoaren praktiken mapa da, batez ere, espainiako unibertsitateetan murgildurik. Red honek espainiako 16 unibertsitateko inbestigazio taldez osatuta izan da, baita estatu espainolaren leku ezberdinetako talde empresarialez osatuta ere, hauen ezagutza portafolioen inguruan ona delarik.
Mapa osatua izan da 81 esperientziatan oinarrituz eta unibertsitateen analisietan oinarrituz, bai portafolio, software eta aplikazio teknologiko ezberdinak erabiliz, egitura kontutan hartuz, ebaluazio metodoak etb garrantzitsuenen artean.
Emaitzak ikusita, portafolio elektronikoaren praktiken aspektu espezifikoen bilakaeraren gogoeta egitera bultzatzen gaitu. Hauen erabilera, ebaluazio metodologien hobetzea ekar dezakeelako hain zuzen.

Estilo proba