Aurten, IKT izeneko ikasgaian hainbat baliabide berri erabiltzen ikasi dugu.
Lehenik eta behin, ikasgaiari sarrera emateko, portafolio elektronikoaren azalpena jaso genuen, batez ere, portafolioak duen erabilpena eta erabilera nazioarteko mailan. Honekin batera, esan dezaket, portafolioa ezaguera akademikoen garapenaren ispilua dela. Bertan, gu, ikasleok, egindako lanen elkartzea edota aurkezpena egin baitezakegu. Beraz, portafolioari hasiera emateko, haren diseinua lantzen ibili ginen. Hau teoria eta asteko lanei dagokienez. Aldiz, asteko praktikan, blogarekin lehengo kontaktua izan genuen, ni behintzat, ez bainuen inoiz ere blog bat egin. Bloga egin ondoren, gure lehenengo sarrera publikatu genuen. Honekin batera, sarrera berri batek dituen berezitasunak aztertu genituen: titulua, formatua, HTML edizioa, estekak, irudien txertaketa, bideoen txertaketa, bideoak, etab. Behin guztia aztertuta, lehendabiziko bideoa publikatu genuen eta etiketak, gagdetak, baimenak eta Web jarioa : RSS erabiltzen ikasi genuen, zenbait ariketak burutuz.
Bigarrenik, informazioaren bilaketarekin eta eraldaketarekin zerikusia duten hainbat gauza ikasi genituen. Teorikoki, informazioaren bilaketarako erabiltzen diren baliabideak aztertu genituen: ohiko metodoak (apunteak, liburuak, publikazioak,etab.), IKT metodoak (bilatzaileak, publizitatea, sare sozialak, talde tematikoak, etab.), Google (web, irudiak, mapak, etab.) eta beste erabiltzaile batzuk, hala nola, yahoo. Bestetik, informazioaren eraldaketari dagokionez, formatuak, bateragarritasuna eta banaketaren inguruko azalpena jaso genuen. Azkenik, sare sozialak ikusi ondoren, google docs baliabidearen berri izan genuen, hain zuzen ere, praktikan erabili beharko genukeenari buruzko baliabidea. Google docs-ekin hasteko, karpeta ezberdinak sortu genituen non google docs-ean sortutako dokumentuak sartu behar genituen. Aldi berean, dokumentuak elkarbanatzen ikasi genuen eta era berean, bertan sortutako dokumentuak gure blogetan publikatzen HTLM kodea txertatuz.
Hirugarrenik, Web 2.0 eta hezkuntza izeneko modulua landu genuen. Hasteko, Web 1.0-ekin hasi, Web 1.5 -ekin jarraitu eta Web 2.0 -rekin amaitu genuen. Ondoren, Wiki-a landu genuen, RSS eta Web jarioekin batera. Azkenik, etorkizunari begira, Web 3.0-ren aurkezpena jaso genuen, gizartearen kokapena ikusiz, eta gizarteak aurrera doan heinean zer dagoen ikusiz. Era berean, hezkuntzaren egoera baliabide hauekiko ere aztertu genuen. Kasu honetan, modulu honi dagokion praktikan, mi aularioko gunea eta web sites-eko gunea sortu genuen talde lanaren barnean.
Azkenik, laugarren moduluarekin batera, teoria saioan, lizentziak, baliabideak eta Hezkuntza 2.0 ikusi genituen. Praktikari dagokionez, berriz, podcast eta bideocast-arekin ibili gara. Honetarako hainbat programa erabili ditugu, hala nola, audacity podcast-ak sortzeko edota screentoaster, bideocvast-ak sortzeko. Edozein modutan ere, bai batarekin baita bestearekin egindakoak, blogean publikatzen ikasi dugu. Bukatzeko, upnatv-en bideo bat igotzea lortu dugu.
Laburbilduz, oso interesgarriak diren baliabide berriak eta oso baliagarria ikasi ditugu, nahiz eta momentu batzuetan ez jakin nora jo ariketak egiten genituen bitartean.
jueves, 18 de noviembre de 2010
miércoles, 10 de noviembre de 2010
miércoles, 3 de noviembre de 2010
Suscribirse a:
Entradas (Atom)